Elkar argitzen duten hitzak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-05-26 09:37
2

garaigoikoa 1464248474467

Donostia 2016ren barruan sortu da Hitzargiak proiektua eta Soziolinguistika Klusterrak koordinatu du. Europako hizkuntza minorizatuetan biziberritzerako dauden praktika onak batzea du helburu proiektuak. Eta, ahal den neurrian, hizkuntza komunitate horien arteko loturak eta sinergiak batzea.

Horretarako, webgune batean batu dituzte praktika on horiek (80tik gora batu ere), eta mapa batera eraman (hona kopiatzeko asmoa nuen, baina ez dago aukerarik!).

Gainera, ekaina amaieran topaketa batzuk antolatu dituzte Hernanin. Sekulako egitaraua dakar topaketak. Besteengandik ikasteko aukera aparta.


Utzi iruzkina: