Aiputik aipura

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2016-10-24 10:53

garaigoikoa 1477299321200

Orain arte euskaraz egin ez duen bat euskaraz hitz egitera ausartzen denean, normal hitz egiten jarraitzen dut, ezer ez balitz gertatuko bezala. Ez dut aipatu ere egiten.

“Irten hizkuntzaren armairutik” liburutik

Ezagutza zabaldu da, gazte askok euskara jaso dute, gaitasunak eta mailak desberdinak diren arren. Baina bakoitzak duen euskara aktibatzea falta da: eremu zabal bat dago hor sorkuntzarekin lotuta, gazteentzat oso erakargarria dena, gainera.

Jone Miren Hernandez

Kendu ume bati euskal kulturaren transmisioarekin seko tematutako gurasoak, eta zer bide du euskal kulturaraino heltzeko? Eskolan egongo da irakasle entusiastaren bat, eta badaude bateko eta besteko egitasmoak, baina azterketetako erantzunetara mugatuko da maiz igurtzia. Nostalgiarako tarte gutxi, ordea, antzera izango baitzen beti. Kontua da orain tresna zorrotzagoak edukitzeko aukera dagoela, eta ordua dela desafioari behar bezala heltzeko.

Iñigo Astiz

(Gurasoek) Seme-alabak euskaraz egitea nahi dute, baina horrek ezin ditu asebete, bene-benetan nahi dutena baita seme-alabak euskaraz egin nahi izatea.

Allartean blogaria

Baina faltan nabari dut euskaraz aske sentitzen direnak plan, diskurtso eta kanpainen zentroan jartzea, ia beti. Eta mesedez, ez daramaguna baino karga eta lan gehiago jartzeko. Erosoago sentitu eta askeago izan gaitezen baizik. Euskaldun askeen logika, diskurtso autozentratua jartzea erdigunean, ia beti.

Estitxu Eizagirre


Utzi iruzkina: