Barriolari elkarrizketa!
Abel Barriola Leitzan jaio zen duela 27 urte, eta
hantxe bizi da. Pilotari profesionalak gero eta ezagunagoak dira
telebistari esker, baina itxuraz, horrek ez die bizimodua gehiegi
aldatzen. "Gauza bakoitzak badu bere lekua" —diosku—: "Nik
neuk garrantzi handia ematen diot pilotari, eta batzuetan sufritu ere
egiten dut pilotagatik, baina askoz gauza garrantzitsuagoak daude
bizitzan". Pilotari baino lehenago, pertsona. Eta zinez, pertsona atsegina dugu Abel Barriola.
- Unai Brea -
2002 urtea oso ona izan zen zuretzat, baina harrezkeroztik asko idatzi da zutaz. Krisialdia dela, ez dela…Egia
da, garai hartan eman nuen maila, orduz geroztik ez dudala eman, eta
pilotazaleek gehiago espero dutela niregandik. Baina tira, hori horrela
izanik, puska bat dago idatzi diren zenbait gauza ikusita; bi urte
hauetan oso momentu onak izan ditut, eta txarrak ere bai. 2002tik hona
txapelak irabaztea eskatzen zait, eta txapelik ez dudanez irabazi,
badirudi beti krisian naizela.Hala
ere, ez du ematen urte askoan gailendu daitekeen pilotaririk
datorrenik. Denak daude Retegi baten zain, baina parekotasun handia
dago gaur egun…Hala da, pilota aldatu
baita. Datu bat: duela 15 urte, txapela irabazten zuen pilotariak,
hurrengo urtean finala jokatzeko aukera zuen. Ni txapeldun atera eta
hurrengo urtean, adibidez, bost partidu jokatu behar nituen finala
jokatu aurretik. Lehia handiagoa da egunetik egunera, eta pilotariarei
gehiago eskatzen zaie… Udaran ere torneoak jokatzen dira, eta urte
guztian egon nahi baduzu %100, gorputza eta burua hautsi egiten dira.
Uste dut hori ari dela gertatzen. Etorkizunean, zaila izango da
txapeldun bat ikustea urte askotan segidan. Bizitzaren
arlo guztietan bezala, pilotan ere, zaharrek garai batekoa hobea zela
esaten dute. Lehengo pilotariekin berba egiten duzuenean, zer esaten
dizuete?Lehengo pilotarien artean ere,
era askotako iritziak daude. Dena dela, uste dut konparaketa egitea
ezinezkoa dela. Iruditzen zait, lehen ona zen pilotaria, gaur ere ona
izango litzatekeela, eta alderantziz.Ez da hainbeste aldatu, orduan…Hara, dena aldatu da, jokoa bera ere bai: baina azkenean kalitatea duenak aurrera egiten du, eta ez duenak, ez.Eta zertan aldatu da jokoa, bada?Lehenik
eta behin, agian, gauza asko aldatu dira jokoaren inguruan. Frontoiak
berdeak dira, publizitate asko daukate, telebistan partidu asko ematen
dira, pilotarien aurpegiak askoz ezagunagoak dira… Jokoari begira,
aldaketarik handiena pilota izan da, pilota bera. Zergatik? Futbolean
ere gertatzen da, jendeak joko azkarra ikusi nahi du, fisikoki kirol
gogorragoa. Pilotari dagokionez, nik uste, azkarrak izan direla eta
asmatu dutela garai berrietara moldatzen. Material biziagoa erabiltzen
da, jokoa bera ere azkarragoa da, eta kirolzaleari hori gustatzen zaio.
Nork, noiz, eta zelan erabakitzen du jokalari bat atzelaria edo aurrelaria izan behar den?Hori?
Norberak, alde batetik. Bestetik, pilota inguruan beti, txikitatik,
entrenatzailea izaten duzu, familiakoaren bat, lagunen bat… Zure
erabakia izateaz aparte, horiei ere entzuten diezu. 12-13 urtetan,
ikusten da pilotari batek zer gorputz eduki behar duen, eta zein dohain
dauzkan kantxan, eta horien arabera, aurrean edo atzean jokatuko du.
Ustez behintzat, pilotaria teknikoki oso abila baldin bada, eta
azkarra, aurrelaria izango da. Alderantziz, mutikoari ikusten bazaio
altura handia eduki behar duela, indar handia izan behar duela, eta
batik bat, pilota jotzeko postura behetik daukana, atzelaria. Futbolean bezala, ume guztiek aurrelari izan gura dute?Gehienetan,
bai. Azkenean, aurreko jokoa ikusgarriagoa delako. Esker onekoagoa.
Tantoak, normalean, aurrelariek egiten dituzte, eta txaloak ere haiek
eramaten dituzte, orduan…Zu atzelaria zara. Ez dakit, buruz burukoan, asko igartzen den aurrelari ala atzelari baten kontra jokatzea... zer diozu?Nabaritu
egiten da. Gaur egungo pilotariekin, Irujo eta Aimar Olaizola… Irujok
eskuz banaka jokatzeko moldeak hautsi ditu, pixka bat. Askotan
errestoan airez sartu eta… Hori, lehen, oso gutxitan ikusten zen.Azken
urteetan telebista sartu da pilotan, buru-belarri. Zertan eragiten
dizue? Ordutegiak bururatzen zaizkit, lehenik eta behin. Batzuetan oso
berandu arte egoten zarete…Bai. Hala
ere, ni pilotan sartu nintzenean, telebista bazegoen sartua, eta ezin
dut konparatu, ez dudalako lehengoa ezagutu profesional modura. Egia da
ordutegiak bestelakoak direla, baina egia da ere, kirol batek hor goian
egon nahi badu, telebista beharrezkoa dela, publizitatea
behar-beharrezkoa dela… Pilotaren onerako da hori. Bestetik, eta lehen esan duzun bezala, pertsona da lehendabiziko gauza.bliko bihurtu zaituzHala da. Baina hori anekdota besterik ez da. Askotan
egin dizuete galdera hau Olaizola anaiei, zuri, eta beste mordo bati…
Zer dauka nafar mendialde inguru horrek hainbeste pilotari on emateko?Afizioa.
Kirola bizitzen du jendeak, eta gainera, Nafarroa iparraldean batez
ere, lehehengo kirola beti futbola da, baina bigarrena, pilota. Beste
toki askotan, aldiz, futbolaren ondoren, pilota ez den beste kirolen
bat izango da nagusi. Futbol gehiago, esaterako…Bai,
kar, kar; hala da, edo saskibaloia, edo… Hemen, berriz, futbola edo
pilota da. Horrek ere zerbait esan nahi du. Mutiko gazteek, beste
tokietan baino gehiago aukeratzen dute pilota.Orduan, zu umea zinenean ere futbola zen lehenengo aukera?Bai, niri asko gustatzen zitzaidan, eta pilota ere bai. 13 urte bete arte jokatu nuen futbolean. Pena da, bitan ona denak, beti futbola aukeratzen duela. Burura datozkigu Joxemari Bakero, Asier del Horno…Bai, eta Mikel Aranburu eta beste batzuk ere badira. Dirua da, azkenean. Etorkizun oparoagoa du futbolari izateak. Zein
etorkizun dauka pilota aukeratzen duenak? Bigarren mailako pilotari
batek behin esan zigun, berak soldata duina zeukala, eta kitto.Lehenengo
mailakook bizitzeko adina ateratzen dugu, dudarik gabe. Esku pilotan
soldata onak ordaintzen dira, baina horretarako, lehenengo mailan egon
beharra dago, goian egon beharra dago. Bestalde, egia da norberaren
kirol karrera bukatzen denean, normalean behintzat, bizimodua ez
dagoela ziurtatuta. Baina dudarik gabe, gaur egun, diru polita
irabazten da esku pilota profesionalean.Enpresen arteko lehia nabaritzen duzue?Bai,
baina ez da horrenbesterako ere. Pilotariok elkarrekin egoten gara
aldageletan urte osoan zehar, eta ez dago horrenbesteko pikerik.
Bestalde, egia da txapelketa dagoenean, enpresen dirua eta ospea
daudela jokoan, eta bakoitzak berea defendatzen duela.Azken
boladan, finaletan zaleak futbolean bezala ari gara ikusten, edo hala
esaten da behintzat. Pankartak, oihuak… giro beroa, azken batean. Bai,
agian ikusleak ere aldatu egin dira. Jende gaztea da, pilota ikusteaz
aparte, festa giroan joaten da. Polemika pixka bat izan da horrekin,
baina ni ez nago oso ados. Egia da buila asko egiten dela, eta
txapelketetara, eta batez ere finaletara joaten den jendea, ez dela
askotan frontoietara joaten denetakoa. Baina pilotaria iraintzen dela
esaten da, eta hori ez da egia: uste dut pilotazale eta futbolzaleen
artean aldea dagoela oraindik. Kantxara joaten den gaztea, bere
pilotaria txalotzera besterik ez da joaten. Alde ona ikusi behar zaio,
eta nire ustez, pozgarria da jende gaztea frontoietara joatea: horrek
esan nahi du, etorkizuna ere hor dagoela
Iruzkinak
Utzi iruzkina: