Gerra Zibilaren Hasiera

galartzarenikuspuntuak 1456132701863 GERNKAKO HONDAMENDIA | 2007-03-15 12:40

Gerra zibila Hasiera

 

Espainiako eta Euskal Herriko Gerra Zibila 1936 eta 1939 urteen artean

Espainiako Gerra Zibila 1936 eta 1939 urteen artean Espainian (Hego Euskal Herria barne) jazotako gerra da. Militar batzuen aldetik (sektore eskuindarrekin batera) Errepublikaren aurkako estatu kolpe batez eman zitzaion hasiera.Parte hartu zuten aldeen arabera Altxamendu Nazionala, Errebelio faxista, Gerra Nazional-Iraultzailea, etab. ere deitua izan zen.

Herria barne jazotako gerra da. Militar batzuen aldetik (sektore eskuindarrekin batera) Errepublikaren aurkako estatu kolpe batez eman zitzaion hasiera.

Parte hartu zuten aldeen arabera Altxamendu Nazionala, Errebelio faxista, Gerra Nazional-Iraultzailea, etab. ere deitua izan zen.

 

Gerra honen gakoa Espainiako eskuindarrek 1936 urtean ezker alderdiek osatutako Frente Popular delakoaren ez onartzea izan zen. Uztailaren 17 eta 18an, Espainiako armadaren zati handi bat estatu kolpea eman zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urtetan, milioi bat inguru pertsona hil ziren gerraren eta errepresioaren ondorioz. Gerra ondoren Francisco Franco jeneralak hartu zuen estatuko ahalmen guziak, Caudillo titulua hartuz.

Gerra honek Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Alde batetik, euskal abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Nazionalistek ez zuten euren burua hasieratik errepublikaren alde agertu, matxinatuek Gipuzkoa osorik hartu ostean, bere alde egin zuen. Batez ere Bizkaian zuen indar gehien alderdi nazionalistak eta horretaz baliatuta Bizkaiko defentsa antolatu zuten, Eusko Gudariak sortuz.   Baina Euskal Herriko zenbait lekutan oso indartsu zen alderdi karlistak eskuindarren aldea hartu zuen, eta berehala Nafarroa eta Araba eskuindarren ondoan lerrokatu ziren. Bizkaia eta Gipuzkoan Eusko Jaurlaritza eratu zen, baina urte bat geroago Mola generalaren indarrak militarki okupatu zuen Hegoalde osoa. Euskal Herrian gerra honen gertaera lazgarri eta ezagunena Gernikaren bonbaketa izan zen.

Gerraren ondoren Bizkaia eta Gipuzkoa "probintzia traidoreak" (provincias traidoras) izendatu zituen Francok, eta arinagotik zeukaten Kontzertu ekonomikoa ezeztu (Arabak eta Nafarroak mantendu zuten).


Utzi iruzkina: