Tooth "Errautsetatik"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-08-26 18:40

pyromanya@hotmail.com 1693068202760

Post-hardcore generoaren maitaleentzat gozagarria izango da lan hau. Egia esateko, erasoaldiak ia tregoarik ez dauka Tooth labur eta erasokorretik hasi eta Sarean luze eta landuraino (lau minutu eta erdi, ez dago gaizki Tooth-entzako!). Gitarraren lanak distortsiotik ihes egiten duen arren, taldearen oldarkortasunak Hardcore Punketik oso gertu kokatzen ditu, nahiz eta erritmo aldaketa irudimentsu eta kutsakorrek hasieran aipatu generoan mantentzen dituzten. Ahotsaren zitalkeriak Biohazarden garairik gogorrenak ere gogorarazten dizkigu momentu batzuetan (Sua, Arri G...). Guztien gainetik, akaso, Tano! Snake aipatuko genuke, bere errepika konbentzional eta gitarraren efektu harrigarriengatik. Trebezia instrumentalik gabe, bestalde, nekez egin daiteke gisa honetako kantarik.


Utzi iruzkina: