The Dead Daisies "Radiance" (SPV)
2012an Sydney-en sortu zen talde honetatik hogei bat musikari pasatu dira gutxienez, ia denak Hard Rock unibertsoko izar handiak (John Corabi, Slash, Dizzy Reed, Marco Mendoza, John Tempesta...), baina Glenn Hughesen sarrerarekin laukotea egonkortzeaz gain, Hard Rock melodikoa zein groove markatuagoa nagusitzen hasi da azken bi diskoetan. Bere ahotsak eta baxu inguratzaileak soul egituretan sakondu duten arren, kantuek ez dute gogortasun zipitzik ere galdu. “Radiance” moduko piezek kalitatezko rock unibertsala bermatzen dute, baina “Courageous”en zitalkeriarekin eta “Cascade”ren blues eta Purple izpirituarekin goia jotzen dute. Deep Purpleren Mark IIIaren eta orokorrean rock gogorraren jarraitzaileak aise asebeteko ditu lan honek.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: