The Black Halos "How the darkness doubled" (Stomp Records)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-03-03 18:41

pyromanya@hotmail.com 1677865442425

2009a urte txarra izan zen Glammy Punk Rockzaleentzat, Vancouverreko (Kanada) taldeak bere momenturik onenean agur esan baitzigun. Gainera, Backyard Babiesek ere beste hainbeste egin zuen. Orain, era xumean elkartu eta hiru single eta E.P. baten ondoren, itzulera garailea gauzatu dute iraupen luzeko disko boteretsu honen argitaratzearekin. Ereserki bizkor eta zikinak nagusi dira hemen, baina glam osagaiak ere badu bere lekua kantu askotan. Gantxo handiko errepikez gain koru adiktiboak ere topa ditzakegu nonahi, adibidez eta bereziki “You can’t take back the night” eta “All my friends are like drugs” bezalako piezetan. Gauzak horrela, ez dugu “Better days” singlearen sintetizadoreek sortu diguten harridura ukatuko. Finean, mende berriko punk rock zaleentzat opari galanta.


Utzi iruzkina: