The Baboon Show "God bless you all" (Kidnap Music)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-03-10 12:39

pyromanya@hotmail.com 1678448587064

Bost urte behar izan dituzte suediarrek lan berria kaleratzeko. “Radio Rebelde” lanaren lehergarritasuna berdintzea zaila den arren, taldearen nortasunak bere horretan jarraitzen du: kantu erasokor eta azkarrak, melodia erakargarriak, Cecilia Boström-en ahots urratua, ereserki moduko errepikak... punk rock estiloa gainditzen duten erreferentziak ez dira falta: “Gold” borobila, garagardoa eskuan kantatzeko moduko kantutzar hilezkorra kasu, baita kontzertuetarako gasolina mordoa ere: “Oddball” kartsua, “Rolling” pizgarria eta beste hainbat. Oihuka kantatzeko kantu mordoa beraz, gitarrakada zitalekin aztoratu eta festarik handiena egiteko modukoak: “Made up my mind”, “God bless you all”... Sorpresarik ere badago, “The reason to go on” kantuko teklatuak eta balada kutsua, besteak beste.


Utzi iruzkina: