Shibari "Bizi mihisean nahi gabe tatuatuak"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2024-09-09 13:35

pyromanya@hotmail.com 1725881895169

2020an Ondarroan sortutako hirukotea dugu Shibari. Duela bi urte atera zuten estraineko E.P.a, eta orain beste lan luzetxoago batekin itzuli dira. Berriz ere, zuzenekoetan eskaintzen duten indarra eta oldarkortasuna era fidelean islatu dituzte. Zati elektroakustikoak tartekatzen dituen Bizi mihisea, baina, diskoko soinuaren adierazgarria dugu: zati pausatuek post-hard core eztandari bidea ematen diote laster, azken honek sortzen duen efektua biderkatuz. Kantuei entitatea emateko asmo markatua nabari da lan osoan, eta ahotsaren garraztasunari kontrapuntua ematen dioten pasarte musikalek asko janzten dituzte kantuak. Nahi gabe tatuatuak edo Maite zaitut, esate baterako, bereziki gomendagarriak dira.


Utzi iruzkina: