Sara Azurza "Hemen berriro" (*Zart)
Freskotasuna eta originaltasuna nabarmentzen dira donostiar gaztearen lehen lan luzean. Horren harira, koltxoi funtzioa betetzen duen instrumentazio eraginkorra Sararen ahots politaren osagarria dela esan genezake. Hala, kontrasteak dauzkan diskoa den arren, soinu globalari ez zaio osotasunik falta. Pianoarekin egindako balada eder bat ere entzun dezakegu (“Gauero”, benetan hunkigarria), FM birrintzaile bat (“Hemen berriro”) edota frantsesez kantatutako “La lune” motz eta inspiratua. Dena den, lan honen zutabe edo indar nagusia smooth soul estiloan landutako hainbat piezetan errotuta dago; pop osagaia alde batera utzi gabe “Uste ustelak”, “Unexpected people”, “Beranduegi da” eta abar soul eta funk pultsazioetan mugitzen baitira, betiere 70etako oinarri beltza ardatz hartuta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: