Saia Goait "Miazkatu"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-05-30 21:45

pyromanya@hotmail.com 1653940032105

Keike, Kraussk eta Karenka taldeetako musikarien elkarretaratze erakargarri honetan Metalak irabazi du zalantzarik gabe, nahiz eta Kraussk taldearekiko ezberdintzen diren. Metal garaikidez hornitutako bultzada dugu nagusi: egitura bereziki indartsuak, jarraikortasun handiko botere mota tentsionatua, etengabeko deskarga dezibelikoa... Saia Goaiten beste ezaugarri interesgarri bat ahots harmoniak dira: bi ahotsetan eraikitako koru melodikoek lekua hartzen dutenean lortzen baitute gailurra, diskoa irekitzen duten Miazkatu edo Lubakian kantuetan, kasu. Baliteke diskoaren bigarren erdia maila goren horretara ez iristea, baina zuzenean ikusi ditugunok ondo dakigu zer-nolako katarsia lortzeko gai diren. Lan honek, amaitzeko, abiadura frenetikoa dauka, eta estilo honetako jarraitzaileen pasioak sakonki asetuko ditu.


Utzi iruzkina: