Piztiak "XXX" (Buztenbaltza)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-05-22 20:01

pyromanya@hotmail.com 1653242702615

Ondarrutarrek 30 urteko ibilbidea goitik behera errepasatu dute, diskoz disko eta era oso proportzionatuan, hemeretzi kapitulu dauzkan bilduma gozagarri honekin. Popa ulertzeko modu sofistikatua eta rockarekiko eta poesiarekiko maitasunak (hor daude Kirmen Uriberen letrak) gure talderik berezienetakoan bihurtzen dute. Diskoan, hala nola hasieretako pop iluna (Beltza, Itzulia), berezko nortasuna garatzen hasi zirenekoa (Ikaraz), rock and roll intentsuaren garaiak (Kaletik at) edota heldutasun liluragarridun harribitxiak (Euriaren zain, Bixitxi marabilli re, Ametsik ederrena) dasta ditzakegu. Gainera, bi kantu berri ere grabatu dituzte: Hard Rock kutsu eta atmosfera introspektiboa duen Barrun barrukuk, eta malenkonia baikor eta hilezkorra irradiatzen dituen Begietara begiratu.


Utzi iruzkina: