Pablo Fdez. Arrieta & Jean-Marie Ecay "Nire gitartxoari" (Karonte)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2024-12-06 14:55

pyromanya@hotmail.com 1733493549117

John Abercrombiek Madrilen emandako Jazz seminario batean ezagutu zuen Pablok Jean-Marie Ecay (Itoiz, Orquesta Mondragón... e.a.) eta orain, John-en heriotzatik zazpi urtetara, haren omenezko diskoa argitaratu dute. Bigarren diskoa du jada Pablok Ecayrekin. Jazz koloretsua, jostagarria eta teknikoki harrigarria landu dute kantu propio zein bertsioetan. Haien artean, Ecay-ren Zazpiak bat dirdiratsua edota Evocación hedatzailea. Bi gitarren arteko solasa, komunikazioa eta girotzea apartak dira oso, eta ahotsak (Pauline Junquet eta Juliette Magnevasoa) soilik azken aipatu dugun kantan eta Pabloren Nire gitartxoari dotorean entzun ditzakegu. Pabloren Samalacuya ere delicatessen hutsa dugu, eta Ecay-ren Up the bayou-k paisai onirikoak iradokitzen dizkigu. Berriz ere, bi talentu erraldoi hauen elkar-hartzeak ñabarduraz betetako fruituak eman ditu.


Utzi iruzkina: