Motorpsycho "The Gaia II Space Corps" (Det Nordenfjeldske Grammofonselskab)

Motorpsycho "The Gaia II Space Corps" (Det Nordenfjeldske Grammofonselskab) Fucktotum | 2026-07-26 21:27

Motorpsycho "The Gaia II Space Corps" (Det Nordenfjeldske Grammofonselskab)

Norbegiako taldeak, sortu eta lau hamarkadatara, zutik eta tinko jarraitzen du bere Rock Progresibo-psikodelikoa lantzen. Oraingoan, ordea, eta bere ezaugarriei muzin egin gabe, 70etako Hard Rockera inoiz baino gehiago hurbildu dira. Halaxe nabaritzen da lehen bi kantuetan: Fanny Again, or oinarrizko Hevay/Hard estiloa lantzen duen harribitxia da, eta The great stash robbery astuna eta gitarreroa da. Kantu oso bizarroak datoz gero, Motorpsycho-ren jarraitzaileek biziki eskertuko dituztenak: TSMcR pshych-folk oso berezia da, eta The Hornet bereziki hipnotiko/psikodelikoa da. The Gaia II space corps arraroa, berezia eta saturatua da, eta The Oracle tonu grabean eraikitako folk/metal psikodelikoa. Amaitzeko, The Frost taldearen Black as night-en bertsioa azkarragoa eta saturatuagoa dator, amaiera aldeko eztanda gogorra ahantzi gabe. Bide propioa lantzen jarraitzen dute, inori baimenik eskatu gabe eta beti pausu bat haratago emateko intentzio garbiarekin.


Utzi iruzkina: