Mikel Markez "Gezurrari zor"
Luze egin zaigu itxaronaldia, baina azkenean hemen da Mikelen estudioko lan berria. Aurrekoa Esti alabarekin erdibana atera ondoren, bakarkako ibilbidera bueltatu da Mikel. Bederatzi bertso musikatu ditu oraingoan, beste hainbeste bertsolarienak: Jon Maia, Sarasua, Egaña, Amuriza, Alaia Martin... Diskoaren izenak iradokitzen duen moduan, gezurren inguruan egindako koplak dira, sarritan euskaldunoi autokritika egiten dietenak. Arriskatu egin du Mikelek, izan ere testuek asko markatzen baitute gero berak musikatuko duena. Musikalki, orokorrean Hiri hartan izan zen diskora itzulera moduko bat dugu. Gailenetzen diren kantuen artean daude Jon Maiaren bertsoekin egindako Munduko hiritarra zirikatzailea edota Aita espektakularra (Ane Labaka). Esti Markezek kantatzen duenean tonu benetan harrigarriak lortzen ditu. Ahotsez ondo dago Mikel, lan polita egin du eta erronka gainditu duela esan dezakegu, dudarik gabe.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: