Metallica "72 seasons" (Blackened Recordings)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-07-23 16:45

pyromanya@hotmail.com 1690123809404

Zazpi urteko itxaronaldia honetarako... Zer esan? Bada, diskoa berriz ere luzeegia egin zaigula (77 minutu!) eta iraganeko dirdiraren lagin bat bakarrik erakusten duela. 72 seasons kantuarekin gogotsu hasi eta bizitasunez ekiten diote. Shadows follow beraien nortasunaren adierazlea da, estilo propioaren erakustaldi bat, gitarra solo polit bat ere badaukana. Screaming suicide eta You must burn!-en jostagarritasunak eta nolabaiteko gordintasunak konkistatu gaitu, baita Lux Aeterna singlearen energiak ere. Hortik aurrera, gainbehera: Crown of barbed wire (graziarik gabeko txantxa), Chasing light (gatzik gabeko krispetak), If darkness had a song (sasi-Thrasha) Too far gone? (saiakera antzua) edota Inamorata (hamaika minutuko tostoia). Eskerrak Room of mirrors hondamen honen erreskatera etortzen den. 10/6.


Utzi iruzkina: