Mahl Kobat "Zelan apurtu pertsona bat" (Betepaeta)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2025-05-01 14:05

pyromanya@hotmail.com 1746105312077

Azalera taldean ibilitako Beñat Bidegain gitarra jole ondarrutarrak bide ezberdina landu du azkenaldian: bere bakarkako proiektua, barnerakoia eta akustikoa. Atmosfera pausatuek badakarte, bide batez, biluztasun absolutuaren sentsazioa ere, soilik barren-barrenerik irten daitekeen gordintasuna azaleratzen duena. Planteamendua erraietakoa da, seguru aski nahiko hertsia eta hermetikoa, nahiz eta akaso beste formatu baterako ere balio duten konposizioak izan. Bere gitarra eta ahotsa gailentzen diren arren, han-hemenka instrumentazio xumeak ere sartu ditu, hala-nola sintea, baxua edo txistua. Soinu zaratatsua dakar, aldiz, Etorkizuna VI-ren bukaerak, baita Mar de viento-ren distortsioak ere. Kantautore baten opera prima dugu hauxe, oraindik fruitu mota ezberdinak eman ditzakeena, nahiz eta bere antikomertzialtasunak nortasun traza batzuk erakusten dizkigun.


Utzi iruzkina: