Madame Birrots "Madame Birrots"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2025-03-08 12:28

pyromanya@hotmail.com 1741433487386

Baztaneko emakumezko boskoteak argitaratu du, azkenik, lehen diskoa. Sinpletasunak zenbat lortu dezakeen frogatu dute bederatzi kantuotan, hala nola Birrotxak, Zergatik edota Ez gaude lo xalo baina eraginkorretan. Gardentasuna eta berezko talentua oso nabarmenak dira, baina Ihesi-n, adibidez, ahotsak lortzen dituen tonuak zinez altuak eta hunkigarriak dira, baita bi ahotsen arteko jokua ere. Kattalin Ezkerrak dauka horretan pisu gehien, nahiz eta beste lauretatik hiruk ere koruak egiten dituzten. Bateria ere presente dago kantu guztietan, eta gitarra zarrastatuen edertasunari ematen dien segurtasuna aipatzekoa da. Nazaret-en surrealismoari egiten diote lekua, eta diskoak bi bertsio ere badakartza: PJ Harvey-ren Pocket Knife erritmikoa eta Nine Inch Nails-en Hurt kitzikagarria. Bertsio hauek ederrak diren arren, guk nahiago Social smoker edo Liketan bezalako harribitxiak.


Utzi iruzkina: