Letagin "Zurrunbiloan"
Oñatiko faktoriak ez du deskantsurik hartzen. Bigarren lan honetan high energya (Zurrunbiloan) eta oldakortasuna (Barne sua) dira nagusi. Gainera, zenbaitetan Kuraia edo Potemkin bezalako taldeen bultzada gogorarazi dezakete. Errepika eraginkorrek ere bide horri segitzen diote (Hanka bustiak da adibiderik garbiena). Soka tenkatua bide gogorragoetan mugitzen da gitarren sendotasunari dagokionez. Eskertzen da, horretaz aparte, Gau luzea moduko erdi denborako kantua sartu izana. Balada bat baino gehiago, zati batzuetan gerra oihua dirudien arren, erregistro eta erritmo aldaketak puntu asko ematen dizkio azken emaitzari.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: