LABORDETA ZUZENEAN

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2009-05-20 22:40

                

     “Durante el mes de Marzo de este segundo año triunfal de 1977, todas las gentes preocupadas por el progreso de una cultura aragonesa no meramente decorativa unían sus iniciativas para homenajear al más incómodo testigo de la Zaragoza de la post-guerra, el trenzador de soliloquios Miguel Labordeta (1921-1969).

    Todos los existentes de tercera que, como él, jamás supieron saludar seriamente a las mortecinas fuerzas vivas y urbanas de la zaragozana gusanera hacían inventario de pertrechos, armas y bagajes; atrás quedaba el tiempo de espera y el colorín colorado de la siniestra fábula de Alí Babá y los Cuarenta Años de Paz. (…) Poco podía sospechar Miguel Labordeta que los entrañados estertores forjados en la soledad de su despacho llegarían a estar dotados de voz tan esparcida”.

    Hitz hauekin hasten da “Labordeta en Directo” diskaren barneko liburuxka, José Antonio Labordetaren bizitzan bere anaiak izan duen garrantzia adierazten diguna. Haren poesia batzuk ere musikatu zituen, eta diska honetan bat aurkitu dezakegu: diskaren lehena: “Retrospectivo existente”, kantatu baino gehiago errezitatzen badu ere.

    Labordetaren musikarekin fase obsesibo batetan nagoela onartzen dut, nahiz eta orain dela oso gutxi hasi naizen bere diskak erosi eta ezagutzen. Ikasle garaiak Zaragozan bizitu izanak halako anaitasun bat sentituarazten dit, nahiz eta garai haietan rock kultura zen nire ardatza (musikalki behintzat). Aragoitarren kultura hor zegoen, gutxiengo bat izanagatik Zaragozano bizitzan presente zegoen, Fabla kursiloak eta ekitaldiren bat handik eta hemendik, Gallizo eta Entalto tabernak (adibidez) eta besteen artean MALLACAN eta IXO RAI! talde ezagunek zertxobait zabaldu zuten. Eta noski, euskal ikasleok gustuko genuen musika hori, eta hainbatetan nahastu egin ahal ginen bi publikoak, tartean beste publiko mota batekin ere (punkiak, pasotak, rockeroak eta abar). Baina gazte anbiente bat zen. Beraz, Labordeta hurrun gelditzen zitzaigun, generazionalki behintzat, baina hori tontakeria hutsa da, haren musika eta hitzak ez direlako beste unibertso batekoak, inolaz ere. Unibertso berdinekoak ziren, nahiz eta guk oraindik jakin ez.

     Azkenik, 2005eko Zaragozano jaietan (La Pilaricaaaaa!), VÍCTOR MANUEL eta ANA BELÉNen kontzertuan sentitu nuen halako belaunaldien arteko zubi hori: Zaragozako ezker mugimendu helduago hori han zen, gehienbat. Hor ikusi nuen jende horrek sentitzen zuena eta nik sentitzen nuena berdina zela, nahiz eta garai haiek ez bizitu. Eta orain, Labordetaren diska zahar haiek entzunez, bere arte artea eta  sentimendua apreziatzen hasi naiz. Frankismo eta transizio garai hartako kantautoreen mugimendua, ikuspuntu aragoitarretik ikusita. Hemen Lluís Llachen “Ara i aquí”, Raimonen “Campus de Bellaterra”, Paco Ibañezen “En el Olimpia” edo beste edozein zuzeneko klasikoetan bizitzen den berdina bizitzen da.

  

 “ Habrá un día en que todos

    Al levantar la vista

    Veremos una tierra

    Que ponga libertad.

 

    Hermano, aquí mi mano

    Será tuya mi frente

    Y tu gesto de siempre

    Caerá sin levantar

    Huracanes de miedo

    Ante la libertad”

        1977ko zuzeneko honetan “Canto a la libertad” paregabean aurkitu ditzakegu hitz gogoangarri hauek. Transizio osoko momentu ederrenetako bat iruditzen zait kanta hau zuzenean interpretatzen duenean. “Canta compañero canta”n zeresanik  ez maila berean hunkitzen duela publikoa, adibidez hauxe dioenean: “Canta compañero canta, que aquí hay mucho que cantar, este silencio de hierro ya no se puede aguantar”, edota “Planta un árbol”, lehen aldiz kontzertu honetan interpretatu zuena…eta abar.

      Baina ez nuke Labordetaren garrantzia frankismo edo transizo garaietara bakarrik mugatu nahi: Aragoiko kulturaren eta naziotasunaren zabaltzailerik handienak errespetu handi bat merezi du. Bere ibilbidean zehar bere herriko kantu zaharrak eta instrumentuak berreskuratu ditu, guztiz hilda zegoen tradizio bat plazaratzeko esfortzu nabarmen batean. Eta bere diskografiak transizioa amaituta ere fruitu ugari eman dituela esan beharrik ere ez dago.

     Eta honetantxe negoela, ostiral honetan Andoaingo Bastero Kulturgunean kontzertua daukala konturatu ez naiz ba! Bere artearen maitaleok zita bat daukagu, gaueko 21:30tan, duela 3 urte Lluís Llach handiak Euskal Herriari agur esan zion leku berdinean. Kasualitatea hala historiaren adierazle polit bat? Ez dakit, baina ni hantxe egongo naiz.

 “Planta un árbol sobre la tierra yerma

   Y ayúdale a crecer, y ayúdale a crecer”.


Utzi iruzkina: