Kreator "Hate Über Alles" (Nuclear Blast)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-10-08 15:43

pyromanya@hotmail.com 1665236807635

‘Mille’ Petrozza eta bere mutilek beste artelan bat argitaratu dute, eta azken 20 urteotan hartu duten olatutik inoiz jaitsi gabe jarraitzen dute, hain justu Sami Yli-Sirniö gitarra jolea fitxatu zutenetik. 80.hamarkadako klasikoen indarrik galdu gabe, oldarraldi ezberdin batez jantzen dituzte diskoak, ordea. Azken lan honek aurreko Gods of violence lana ere gainditzea lortu du, melodiak eraikitzeko ahalmena biderkatuaz, eta, are zailagoa dena, bortizkeria zipitzik galdu gabe egin dute. Hate Über Alles bera dugu horren adibide, Demonic Future, Killer of Jesus eta beste hainbat ahaztu gabe. Eta ereserki bila bagabiltza, Strongest of the strong borobila daukagu, XXI.mendeko Thrash Metalaren piezarik adierezgarrienetakoa izan daitekeena. Kalitate anitzeko bilduma honekin Europako Thrash-aren erregeek beren gailurretako bat lortu dute.


Utzi iruzkina: