KK's Priest "The sinner rides again" (Napalm)
Judas Priest-en ibilitako KK Downing-ek (jatorrizko partaidea) eta Tim “Ripper” Owens-ek (Halford-en ordezkoa izan zena) zuzentzen duten taldearen bigarren disko honetan Rob Halford-en itzala handia da oso. Teknikoki abila, bizkorra eta gogorra, zale askoren espektatibak soberan beteko ditu. Hori bai, originaltasuna nahi duten horiei ez zaie bereziki deigarria egingo. Ripper Owensen erakustaldiak egiteko joera ere gehiegi nabaritzen da eta Judas Priest-en eragina oso begi bistakoa da, gainera. Guzti hori barneratuta, ordea, “Sons of the sentinel”, “Strike of the viper” edo “One more shot at glory” singlea bezalako torpedoekin gozatzea besterik ez zaigu geratzen. Kontzertuetarako dinamita hutsa. Amaieran, “Wash away your sins”-en konplexutasun epikoa bereziki eskergarria da eta lanaren nota igotzen du.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: