Kattalin eta Nenufarrak "Hubble"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-09-04 17:28

pyromanya@hotmail.com 1693841479412

Sara Lasaren kantuak dira E.P. honen ardatza eta muina. Egia da Iñaki Rezusta eta Jon Sagarnarekin konposatuta dauzkan kantu kopuruagatik lan luzea ere izan zitekeela hau, baina aurkezpen erakargarria egin du bost kantuokin. Sararen ahotsaren biluztasuna da nagusi disko honetan, soul leuna lantzen duen Hubble barnerakoi eta ederretik hasita. Folk intentsua eta gordina dakarzkigu Amak urritu zitzaizkidan gogotsuak. Hiperakusia berriz ere soul suabearen parametroetan kokatu genezake, nahiz eta gero Liher taldearen traza boteretsu batzuk erakusten dituen. Yugen pop-rock formatura hurbiltzen da gehiago, betiere bere estiloaren barruan, eta Larrua biluztasun hunkigarrira itzulera da, gero rock formatura egiten duen arren. Azken biek Iñakiren solo motz baina pizgarri bana dakartzate, gainera.


Utzi iruzkina: