Kak!-Kendutako azken kartela

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2025-12-09 20:15

pyromanya@hotmail.com 1765313115026

Sinpletasuna arte bihurtuta, berehalakoan sartzen den kantu sorta dakarkigu Bilboko laukoteak. Zazkel taldeko hiru partaidek osatua, melodiekin lortzen duten goxotasuna kilikaria da ia disko osoan. Udaberrian argitaratutako bi singleetako lau kantuak sartu dituzte, hain zuzen ere diskoari hasiera emateko. Begi urdinak kantua aurkezpen ona dugu, Iratiren ahots bereziak berehala hartzen baitu entzulea, Ahaztu eta Hegan-en gertatzen den bezalaxe. Tonua nahiko altxatzen du kantuotan Iratik, eta ziur aski Irudiak kantuarekin jotzen dute gailurra, bi ahotsetan abiadura bizian asaldatzen baikaituzte. Burutik kendu ezin den kantu honen ondoren, berrietatik (berriz ere bi ahotsetan) Dena galduta da, akaso, onena. Azken sorpresa modura, Itoizen Phuntzionariat gozagarria, turboa apurtxo bat sakatuta eta bihotz-bihotzez eginda dagoena. Polita.


Utzi iruzkina: