Iker Martinez eta Zaldi Herrenak "Arnasaldiak" (Almehuna)
Latzen, Potemkin, Lenao eta Keia taldeetan aritua, Arnasaldiak Ikerren bakarkako laugarren lana dugu jada, bigarrena Zaldi Herrenak taldearekin. Produkzio oparo honek (bi urtean behin ateratzen ditu diskoak) kalitatean gorakada ekarri du, gainera. Americana estiloan sakontzen jarraitu du lan honetan ere (Wilco, Jayhawks, Lucinda Williams, besteak beste, inspirazio iturri), eta norabide horretan doazen konposizio hainbat egin ditu, batzuetan koruen boterea erakutsiaz (Hostoak), rock gihartsua bestetan (Ireki eta irten), Markos Untzetaren dotorezia ahantzi gabe (Azken egunetan edo Samin ezkutuak). Bestaldean kantuan Keia taldeko Ane Arrutirekin egin duen bikoa ederra da oso, baita Egunero-n harmonika eta biolinaren arteko jokua ere. Laztandu balada kutsuko piezak magiaz betetako slide gitarra dauka. Orokorrean, kalitatezko lana dugu, gurean oso ohikoa ez den estiloan egindakoa, gainera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: