II.Atala: Sex Museum

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2006-11-08 13:18

         URRIAK 27, Ostirala, 23:30. SEX MUSEUM. Sala Boca boca (Iruñea)

                   Katalunyarra erretiratu eta gero, gu ere berdina egiten hasi ginen. Autoan sartu eta Iruñeara Sex Museum madrildar rockeroak ikustera. Sala Bocabocara joan behar dut. Bocaboca? Non arraio ote zegoen ideiarik ere ez nuen, eta inoiz entzun gabea nuen. Nafar hiriburuko Donibane auzoan dago. “Una calle que no conozco por la zona de San Juan...” jeje. Hainbeste aldiz entzundako kanta, eta azkenik egoera berean aurkitu nintzen. Inork ez zekien non arraio zegoen. Gaur egun hegoamerikar asko ibiltzen da zona hontan asteburutan, “Latin King”ak etabar. Gauza txarrak nituen entzunak: istiluak, labankadak e.a. Baina ostiral hontan jende gutxi zebilen. Azkenik aurkitu dut “Boca boca” delako antroa. Sarreran bi SSegurata astakilo daude. “Aquí, hasta que te levanten la mano, nada” zioen kankailuenak (segurata gaiztoa) txikiari (segurata txintxoa). Segurata gaiztoa agresiboa da, mentalki atzeratua, eta 2m. neurtzen du. Segurata txintxoa atsegina da eta berarekin hitzegin daiteke (O.H.O. aprobatua izango duela suposatzen dut, besteak ez bezala). Tristea da rock kontzertu batera joateko, halako simioak aguantatzea. Ni bezalako ileluzeak ez gaude, ez, oso ondo ikusiak beltzezko gizon armatuen partetik. Hala ere, denetik dago, eta nik segurata txintxoari bakarrik hitzegiten diot.

                  Eta...zertaz ari nintzen? Ah bai, Sex Museum! Madrildar Hard Rockeroak sekula ikusi gabea nintzen, eta lotsa hori inoiz gehiago ez jasateko, azkenik hortxe nintzen, rock & roll bila! Jende gutxi zegoen antroan, 50 bat pertsona agian. Pastilero pub bat zirudien. Ziur hurrengo egunean “El neng”en klonez beteta egongo zela. Baina ez, egun hontan ez! Heavy eta rockero mordoxkatxo bat bildu ginen. Gaun hontan aretoa gure terrenoa bihurtu zen. Lokala ez da kontzertuak emateko egokiena, besteak beste erdian sekulako zutabea daukalako. Beraz, honen atzean daudenek... Bai, asmatu duzu! Ez dute ostirik ikusiko, Donostiako Ilunbeko “Zibbibo”n bezala. Agian “ke pacha Neng!” dioen androide drogatu bati horrek bost axola dio, baina ez guri. No way!

                  Ez nintzen damutu hara joateaz, 70etako rock eta rock gogorreko lezio bat eskaini bait ziguten. Talde hau sexu hutsa da, eta ez diot Marta tekla jotzailearen minifaldagatik bakarrik, musika sentitzeko eragatik baizik, eta batez ere Miguel abeslariaren “Zeppelin” izpirituagatik. Tipo hau rock’n’rolla da, benetan bizitzen du, Robert Planten mugitzeko era horrekin. Ondoren Fernando kitarristak, taldeko konposatzaileak, riff gogorrez mozten gaitu. Roberto bateriaren erritmo fuertearekin flipatu nuen. Bertsio bikain batzuk ere eskaini zizkiguten: AC/DCren “Whole lotta rosie”, The Whoren bertsio ikaragarri bat eta Neil Youngen “Rockin’ in the free world”! (Pearl Jamek Azkena Rock Festivalen bezala).

                 Sabaia hain baxua izanik, beldurra izan nuen abeslariak saltoren bat egin, eta bururik gabe geratzeko. Ez zen leku ideala rock kontzertu baterako, baina bai ordea entzundako musika. Madrildarrak laster berriz ikustea espero dut. Irtetean, segurata txintxoa agurtu nuen.

            

                  





     


Utzi iruzkina: