Iggy Pop "Every loser" (Gold Tooth/Atlantic)
Iggy. Beti Iggy. Galanta egin du berriz ere, bai horixe. Betidanik izpiritu librea duela begi bistakoa den arren, harrigarria da kameleoiaren erosotasunetik urruntzeko nahia eta gogoa. “Every Loser” Iggy-ren ezaugarri zenbaiten adierazgarria dugu: ez da crooner ilun eta sakonaren espresio krepuskulukorik ez eta errezitaturik falta (“New Atlantis”, “Morning show”, “The news of Andy”, “My animus”...), ezta ia kontrolik gabeko basakeriarik ere (“Modern day ripoff”, “Neo punk”...). Iguanak topera jarraitzen du ia 76 urterekin; “Comments” entzutea besterik ez dago: itzaltasuna, dotorezia, melodiaren edertasuna... dena kantu berean. Hortaz, hau da guretzat (momentuko euforian murgilduta gaudela onartuta ere) “Beat’Em up” diskoarekin batera XXI.mendean egin duen lanik onena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: