Graveyard "6" (Nuclear Blast)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-12-11 18:30

pyromanya@hotmail.com 1702316099400

Baliteke suediarren azken diskoak zaletu batzuengan harridura sortzea: bost urteko etenaldiaren ondoren, eta akaso pandemian konposatutako kantuak izateagatik, ohi baino ilunagoak eta pausatuagoak baitira. “Godnatt”-ekin eman dioten hasiera ere ez dator sentsazio horiek iraultzera: geldoa eta barnerakoia da, nahiz eta berehala “Twice” motzak kontrapuntu gogotsua ematen dion. “I follow you” sakonagoa da, Screaming Trees 70etako Hard Rock dinosauroekin nahastuko bagenu bezala. “Breathe in breathe out” da, seguru aski, diskoko iradokitzaileena, gitarren maisulana dela eta. “Bright lights” ildo beretik doa. “Sad song” balada ederra eta “Just a drop” indartsua ere onenen artean sartu beharrekoak dira. Transizio lan bat baino askoz gehiago, jakituria musikalean aurrerapausu bat dela esango nuke.


Utzi iruzkina: