Gorka Urbizu "Bakan II" (Only in Dreams)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2025-12-31 19:14

pyromanya@hotmail.com 1767205149870

Urbizuk aurten atera duen bigarren singlea da hau. Urtarrilean etorri zen “Bakan I” eta bederatzi hilabeteren ostean Abbey Road estudio mitikoetan grabatutako bi kantu dakarzkigu Gorkak. Bakarka hasi zuen ibilbideak baditu ezaugarri konkretu batzuk: biluztasun dirdiratsua, sinpletasuna (hobeki esanda, minimalismoa), melodia atseginak... Hein batean, estudioak berak irradiatzen duen Beatle izpiritua kutsatu zaio, batez ere baikortasuna eta nostalgia irradiatzen dituen “Zilarra” kantuan. “Diamantea”, berriz, biluziagoa da akaso, Gorkaren estilo berri hau ezin hobeto deskribatzen duena. 


Utzi iruzkina: