Ginger "Narras"
Zarauzko punk rock taldeak erronka bikaina zeukan: hain zuzen ere iazko debut diskoaren lehergarritasuna berdintzea. Sei kantu berriak entzun ondoren, disko haren boterea berdindu dutela esan dezakegu. Zulobegi-k tratamendu ezberdina daukan arren (polikiago baina tinko), laster dator abiadura Erre bidiak kantuaren eskutik. Taldearen aktiborik onena, lehenengo diskotik sorgindu gintuzten bi eta hiru ahotsetako koruak alegia, presente dago lan honetan ere, zorionez: Atalase edota Thélxish II kantuetan lortzen dutena, adibidez, benetan liluragarria da. Orokorrean, sei kantuko disko honetan soinuak nolabaiteko konpresioa duela nabaritzen den arren, kantuen izaera frenetikoak eta freskotasunak bere horretan dirau. Ez dakit konturatzen garen zenbaterainoko altxorra daukagun.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: