Etorkizun Beltza "Garrasi hutsak"

Etorkizun Beltza "Garrasi hutsak" Fucktotum | 2026-09-09 19:02

Etorkizun Beltza "Garrasi hutsak"

Gernikarren hirugarren lan luzea bereziki originala ez den arren, zazpi kantu hauen exekuzioa eraginkorra eta zuzena da. Heavy Metal klasikoa eta Thrash Metala lantzen dituzte, eta era aproposean hasten dute diskoa Diruaren erreinuan kemetsuarekin. Makinak ikasten da, akaso, diskoko borobilena: gitarra azkarrak, bikoiztuak eta jostagarriak dira nagusi, baita Su Ta Garren estiloko erritmo trabatuak eta Idi Bihotzen ahots melodiak ere. Imanol Orozko abeslariaren agudoak ere bereizgarriak dira, batez ere Iraganaren erruz abestian. Abiadura, Thrash Metala eta gitarra solo pizgarriak dira nagusi Informazio faltsua-n. Ángeles del Infierno-ren Maldito sea tu nombre euskaratu dute (Madarikatua) modu oso aproposean, agudoen erakustaldia egiteaz gain. Amaiera aldera, Sistemari kateatuta gogotsua eta Hirugarren Mundu Gerra trabatuarekin, azken agur esperantzagarria eskaini digute. Lan ona da, teknikoki zuzena eta indartsua.


Utzi iruzkina: