Estitxu "Isilik daude harriak"
XX.mendean zentsura pairatu zuten hamar kantu bildu ditu Beratarrak bere bigarren diskoan, eta haietako asko bere eremura eraman ditu feelinga irradiatzen duten kantu harrigarrietan. Honela, blues eta jazz izpiritua present dagoen arren, soul sofistikatuz beztitutako kantuak dira gehienak. Gurean ia existitzen ez den moldean eginak, Jethro Tull, Zappa, L.Cohen, Neil Young edo Billie Holidayen pieza mitikoei emandako tratamendua aipagarria da. “Gerra ametsez” (Kate Bushen bertsioa, Nora Egiguren eta Lidia Insaustiren ahotsek aupatua), izan liteke lanaren gailurra. Gainera, Lourdes Iriondo, Xabier Lete eta Estitxu Roblesek ere bere lekua daukate diskoan. Finean, dotoretasun eta gustu onez egindako lan berezia eta ezohikoa dugu. Estitxu Pinatxoren erregistro anitzen lagin bat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: