Esti Markez "Hitzekin jolasean"
Hamar kantu aski entzungarri bildu ditu Estik bere debut diskoan. Maitasun kantuak dira, xalotasun eder batez jantziak eta hiru kantu izan ezik denak berak idatziak, musika guztiak konposatzeaz gain. Aitarekin konpartitutako disko haren ostean, pausurik zailena ematera ausartu da: bakarkako bidea lantzera alegia. Iker Lauroba alboan edukitzea segurtasun bermea den arren, Estiren ahotsa da protagonista hemen. Ahots goxo eta teknikoki aparta, berezkoa daukan tinbre liluragarriak janzten baititu diskoaren zirrikitu guztiak. Zer esanik ez bi ahotsetan egiten duenean sortzen duen magia harrigarria dela, lanari izena ematen dion kantuan bezala. Pop-rock egitura hartzen duen momentuetan lortzen du, akaso, dirdirarik handiena; bateria eta elektrikoak ematen dioten bizitasunak diferentzia markatzen baitu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: