Elizabeltz "Yersinia Pestis" (Egilea Editore, 2022)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-04-18 15:49

pyromanya@hotmail.com 1650289915706

Atmosfera ilunak, doinu beldurgarriak, terrorezko pelikuletako estetika, bideoklip beltz eta itzaltsuak... Zorionekoak (edo zorigaiztokoak) gu, euskal metalzaleok. Mezua, irudia, estetika eta eduki musikala, dena batzen duen kontzeptua sortu berri baitu Bermeoko laukoteak. Shock rock terminoa ezin hobeto datorkiela esatea begien bistakoa da noski, baina atmosferak zainduak izateaz gain, musika bera da hemen gehien axola duena. Musikazaleek egindako kantuak dira, hamaika ñabardura eta aztikeria landu baitituzte melodia geldo zein euskarri musikal gogor eta intentsuetan. Marilyn Mansonen giro beldurgarriak Ghost taldearen egiturekin nahastean, lan on bat baino askoz ere gehiago lortzen dute abernuko doinu eta pasarte liluragarrietan. Metal munduko aurtengo sentsazioa izan daiteke.


Utzi iruzkina: