Ekiza "Argitzala" (Egilea editore)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2025-10-26 21:15

pyromanya@hotmail.com 1761509902038

Ekizaren lan berri hau duela ia hamar urte atera zuen lehen disko haren jarraipena izan liteke. Gainera, azala izan ezik, dena berak bakarrik egin du: grabaketa, nahasketa, masterizazioa, kantuen sortzea, ahotsa, hitzak, instrumentuak (organoa, ukelelea, sintetizadorea, gitarra, baxua, bateria...). DIY totala da lan hau; Willis Drummonden atsedena aprobetxatu du LP hau bere Hazparneko estudioan eta Polinesian grabatzeko. Biniloaren A aldea intimoa eta minimalista da, eta hainbat instrumentu grabatu baditu ere, intentzioa barnerakoitasunaren bidea jorratzea da. Kontakizunetik at kantuan autotunea erabiltzera ausartu da. Bat Zigor Gazkez/Bob Dylan estilora egindako ahotsek aupatzen dute, eta Haizea-k kalitate estra bat gehitzen dio A aldeari. B aldean grunge eta rock eskemak bilatu ditu gehienbat, betiere modu intimoan, baina egurra ere ematen du: Xira, Kabitik erortzear... gailurra lortzen duena, ordea, Argitzala bera da: rock leuna, errepika polita, ahots altua eta borobila dauzka; seguru aski bakarka egin duen kanturik onena da.


Utzi iruzkina: