Dube "Ezer ez da" (Egilea editore)

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2023-11-02 23:11

pyromanya@hotmail.com 1698963258873

Gaztain estudioak soinu propioa duela esatea gehiegizkoa den arren, Eñaut Gaztañagaren eskua soberan nabaritzen dela esan genezake. Hori bai, argi daukagu taldeen nortasunaren aurre irakurketa egiten duela, eta Dube-rekin ez da ezberdina izan. Post Hard-corea, Grungea eta Metal alternatiboa erreferentziatzat har genitzake, bai jatorrizkoa (hots, 90.hamarkadako Smashing Pumpkins, Alice In Chains...) bai gaur egungoa. Erritmo trabatuak (Malkoak, Icto, Oihu...), crescendo gozagarriak (Hegan) edota melodiarekiko atxikimendu interesgarriak (Malkoak, Galderak) entzun ditzakegu. Soinua aski prozesatua dago, bateriaren nolabaiteko itzaltasunean nabaritzen dena, baina kantuen boterea gailentzen da, ez baitzaie hauei oldarkortasunik falta. Hori dela eta, Negarrak bezalako kantu erraldoiekin goia jotzen dute.


Utzi iruzkina: