Danajan "Zabor hipersonikoa"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2022-11-15 21:29

pyromanya@hotmail.com 1668544411784

Lehenengo hilabeteetan misterio handiz inguratuta egon zen proiektu hau bideoklipak sareetara igotzen hasi zen 2021eko urtarrilean, “Satan txiki” izeneko pieza luze eta aztoratzailearekin. Kantu instrumental honen bihurguneetan, ikusmolde progresiboa ere ez baitzen falta irauten dituen zazpi minutu frenetikoetan. Kantu bakoitzeko bideoklip bat; hori izan zen egitasmo honen ardatza prozesuak iraun zituen hogei hilabeteetan. Rafa Cabezaren taldea zela jakin genuen gero, eta taldekide ezberdinek parte hartu zuten arren, azkenean laukotea guztiz osatuta gelditu zen. Kantuak abiadura eta punk rock kutsu handiagoa hartzen joan ziren, zenbait Thrash traza ahaztu gabe. Azken emaitza, pisu handiko lan mardula, garai berrien komunikazio estrategiei guztiz egokitutakoa.


Utzi iruzkina: