Brujería: Aupa Satan eta Pablo Escobar!!!!

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2006-10-20 05:35

      BRUJERÍA                             JAM ARETOA (BERGARA)

 

            Ikusmen handia munduko Grind-Core talderik ezagunena ikusteko. Aretoaren inguruetan kotxea uzteko inoiz baino zailago zegoen egun hontan, zerbait handia genuen zain. Aurpegia estalirik, bost astakilo hauek gogoz ekin zioten bere ikuskizun narko-satanikoari, “Cuiden a los niños”ekin: “Niños sólo buscan satán. Los demonios los molestan. Sin fé en Dios sigues viviendo”. El Brujo, taldearen sortzailea eta hasieratik jarraitzen duen bakarra, eta beste abeslari berriak gure tinpanoak taladratu zituzten “Machetazos” edo “Hechando Chingasos” bikain batekin. Itzela “El Patrón” kantarena: Abeslari kubatarrak “Pablo Escobar ha muerto. Ahora, ¿quién nos va a cuidar? ¿quién nos va  a cuidar?” desesperatuta, behin eta berriz errepikatuz. El Brujo bera kontsolatzen saiatzen zenean, agresibo jarri eta ez zuen onartzen. El Brujok abestu zuen osorik, bestea lurrean lur-jota, buruarekin ezetz egiten zuen bitartean. Bikaina.

             “Anti-Castro”n “le vamos a cortar el pescuezo al pinche hijo de la gran chingada Castro”, matxetea eskuan zuela, jajaja. “Gobierno cubano, ¿por qué tan culero? Con nada de nuevo, aguantan o muero. Hoy soy! Anti Castro!! Tría me la cabesa de Fidel Castro”. Jendearen txistuak jaso zituen, baita txalo batzuk ere, gutxi ordea. “Pito Wilson” pinche pendejoari, maitasunez “ese güey nos quiere chingar”. Bai, honen burua ere nahi dute!

             Publiko heavya oso motibatuta eta narko-satanizatuta irten zen. Halako letra eta musika extremoarekin, zuzenean sinesgarritasuna izango ote zuten nituen zalantzak guztiz baztertu nituen. Beraien papera sinetsi eta ez datoz lagunak egitera, Satani kantatzera, gringoak akatzera eta trafikatzera baizik.

             Delirantea, bi abeslariak ikurriña eskuan (tartean “Gora Euskadi”rekin) eta “Matando Güeros” abesten: “Matando Güeros, estilo Ricky Ramírez!”. Pedro J. han egon ez izana espero dut, interpretazio politiko psikodelikoen bila.

             Emanaldia amaituta, “Marijuana” altabozetatik, eta El Brujok “Macarena”ren dantzarekin agurtu gintuen. Kontzertua ordu ta laurdenekoa bakarrik izanagatik, oso ona, intentsoa eta gogotsua. See you in hell!!


Utzi iruzkina: