Braulio "Lur azpira itzuli"

fucktotum 1576347124074 Fucktotum | 2024-01-05 11:42

pyromanya@hotmail.com 1704451516318

Egituren konplexutasuna, garraztasun orokorra eta bortizkeria dira nagusi berriz ere bost kantuko E.P. honetan. 2020an argitaratu zuten lehen lau kantuko CDa ondarrutarrek eta lan berri honekin hark zeuzkan bertuteak perfekzionatu dituztela esan genezake. Gaur Post-hard core bezala ezagutzen dugun esparruan sailkatu dezakegu hau ere. Melodiak, hortaz, egon badauden arren, erritmoen taupaden baitan garatzen dira han eta hemen. Kontzertuetan, gainera, efektu hori bereziki da nabarmena Ustelkeri edo Kalapitxixe bezalako piezetan. BAP! taldearen Lehertzeko garaia kantuaren bertsioa ere nabarmendu behar dugun arren, Blacl Elk (altze beltza) da akaso harrigarriena, bere zortzi minutuko soinu konprimitu eta melodia gustagarria direla eta. Teknika eta sentimendua uztartzen dituen hirukote gogotsua, inondik ere.


Utzi iruzkina: