Barcelonan kontzertuak II:Atala. The Eagles!!!
MAIATZAK 23. THE EAGLES!
Hiri hontan beti dago zerbait egiteko. Raval-eko disko dendak pateatu, Tequila taberna heavyan zerbait edan, eta Ramblan kale artistak ikusi eta gero oraindik denbora badaukazu, pakistanian afaldu eta zinera joatea gomendatzen dizut, Mèlies-era ahal izan ezkero: BSOn pelikula zaharrak birestrenatzen bait dituzte, baina Verdi zinemak edo Cineplex-eko fantasiazko salak ere bikainak dira, beste askoren artean. Edo Mercat Dominical Sant Antoni, portuko igandeko merkadilloa…e.a. FNAC eta Corte Inglés-en, beno, badakizu: Madrilen, Valencian, Zaragozan, Vigon eta Donostian berdina aurkituko duzu; beraz, zoaz Tallers kaleko denda bikainetara, edo Riera Baixako bigarren eskuko disten dendetara (Discos Edison’s dendetako bietako bat itxi berri dute, snif!), edo bestela zoaz Badalonara metroko 2.linean bukaeraraino, eta bisita ezazu Memphis Records!! Oh boy!
Nahiko lan beraz, Palau Sant Jordin 21:30tako egoteko! Noski, beti hasieran pentsatutakoaren leku erdiak ikusita. Azkenik autobusa hartu eta Montjuicteko igoeran ataskoa egongo da, kontzerturen bat dagoenean beti gertatzen den bezala. Agian horrexegatik beranduxeago hasten dira, jendea busean harrapatuta edota kotxea ezin aparkaturik dabilelako?
Oh, zenbat gustatzen zaizkidan honelako show masiboak! Bai bai, milaka pertsona, kolak, jende zaharra, jende gaztea, tartekoa…denak nahasturik! Hemen berdin du horrek, guztiak musikaren bestara goaz. Berdin zaio korbata, burusoila, minifalda, tximak, txalekoa edo makulua eramatea. Noski, eszenatokiko musikoak inurriak bailiran ikusiko dituzu, agian eserita egin beharko duzu (salneurrien arabera), baina zein ederra den! Musikalki areto txikiak ditut nahiago, baina hau desberdina da. Giro paregabea, festa!
Bada jende asko horrelako espektakuluak gustatzen ez zaizkiona, eta egia da areto batean askoz ere kontaktu gehiago dagoela taldea eta ikuslearen artean, sonidoa hobea dela etabar. Baina 10.000 pertsonako show batek badu zerbait berezia, aretoek ez dutena, eta niri pertsonalki asko gustatzen zaizkit. Saskibaloi kantxa honetan, haatik, antolakuntza ona dago eta langile mordoa ikuslegoari eserlekuei buruz azalpenak emateko. Prismatikoak salgai taldea gertuago ikusteko, eta kanpoaldean terraza eder bat nondik Estadi Olimpic berta-bertan ikusten den, baita BCNko ikuspegi polit bat ere.
Behin lekua hartuta, ondoren zetorrenaz pentsatzen hasi nintzen. The Eagles-ak Joko zuten! Hortxe izango nituen “Hotel California” mitikoaren egileak. Inoiz Espainian jo gabeak ziren, 35 urtetako historian! Eta show bakarra izango zen, Bartzelonako hau. 70.hamarkadan disko gehien saldu zuen taldea, gurekin… THE EAGLES! Palau-an, argiak itzaltzen direnean, gradatako eskilaratako argi urdinak ikus daitezke, efektu txundigarria benetan. Eta telefono mugikorren argiak, garai bateko pizgailu haien ordez…Azkenik hasi da kontzertua, sonido dotorearekin, leun leun “Take it easy”rekin. Ikuslegoaren euforia! Denetik ikusi nuen, gehiengoa, ordea, nahiko heldua zen. Beraien idoloak inoiz ikusi gabeak izango ziren, eta jada sekula ikusiko ez zituztela uste zutenean, horratx! Igelak Bartzelonan…2006an!
Bi zati izan zituen gau hark. Lehenengoan, beraien country fazeta izan zen nagusi, eta ordu laurdeneko atsedenaren ondoren, kitarrak protagonismo gehiago hartzen hasi ziren, benetako rock erakustaldia emanez. Musika garaikidaren klasikoak diren kanta eder eta atseginek jende mordoa hunkitu zuten, eta ez zen gutxiagorako. Pantaila erraldoietara begiratuz, musikarien lehen planoak ikus zitezkeen, jada urte mordoa zutela ikus zitekeen, baina ardoa bezala, gero eta zaharrago hobeak ! Atsedenaldian zenbaitzuk terrazara irten ginen. Beste batzuk eserlekuetan jaraitu zuten, eta gainerakoak janari eta edari postuetara. Rod Stewarten egunean baino ilara txikiagoak bazeuden ere, aholku bat emango nizueke : Joan zaitezte afalduta Palaura, ala showak oso goiz hasten direla kontutan hartuta, bokatarekin, bestela erotuko zarete, ta. Ilaran itxaron ezkero, azkenik zure txanda iristean, 2 gauza gerta daitezke : 1.- Kontzertua jada hasi da, eta horregatik daukazu lekua libre. 2.- Janari guztia agortu da. Janari eta edariak oso garestiak dira, eta zure edaria sartzen ez dizute utziko. Beraz, ez kezkatu hainbeste bizioengatik eta disfrutatu giro paregabeaz!
18’ deskantsuaren ondoren, jada jende gehiena gure lekuetan berriz zai ginelarik, argiak itzali eta bigarren zatia hastera doa. Kaliforniarrak, energia berriak kargatuta edo, kanta rockeroenak eskeini zizkiguten, ordu ta hirulaurden hontan tenperatura riff martxosoekin igoaz. Kitarra solo paregabeak, eta behin baino gehiagotan, rock gogorrera ere jo zuten, txundigarria, eta giroa bero-bero, zenbait alditan jendea eserlekuetatik igoaz; behekaldean berriz, zutikako zonan, desmadrea jada hasia zen. “Take it to the limit” (nire kuttunetako bat) eta “Hotel California”k bihotzak urdu zituzten, extasi totala. “Hotel California”, leiendaren kanta, historiako kanturik entzunenetariko bat, 10 bat ematen diot kantari eta gau hartako interpretazioari. Hunkigarria. Argien muntaia oso originala iruditu zitzaidan, imaginazio handikoa eta momentuoro musikarekin bat zetorrena. 50 urtetik gorako jende asko sutsuki gozatzen ikustea ederra da, agian hippy garaietara bidaiatzen ari ziren, duela 30 urtetik gorako arrakastak gogoratuz, gaztaroa berbizitzen. Pertsonalki asko gustatzen zait honelako adin nahasketatan parte hartzea. Hemen, musikarekiko pasioa da nagusi, beste denak ez du axola. Irribartsu irten ginen Palau Sant Jorditik: 3 orduko emanaldia, rockaren historiako leienda zati bat gure begien aurrean, eta inoiz ikusi dudan argi-espektakulurik onena. Lepoko minez amaitu dugu, kontzertua perfilez ikusi behar izateagatik, baina ezpainetan daukagun irribarretxoa inork ez digu kenduko. The Eagles!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: