Avantasia "Here be dragons" (Napalm Records)

Bere ibilbideko dohain asko bildu ditu Here be dragons honetan Tobias Sammetek, nahiz eta oraingoan egitura kontzeptualen ordez gogortasun markatuago bat bilatu duen. 80etako Hard Rock kutsua dauka diskoa hasten duen Creepshow pizgarriak. Diskoari izena ematen dion kantuan Geoff Tatek sartzen dituen ahots agudoek ia bederatzi minutuko kantutzarra koloreztatzen dute, baita Michael Kiskek The moorlands at twillight Power metaleroan ahotsa sartzen duenean ere. Abiadura biziko piezetan (aurreko hori edota Against the wind-en, adibidez) aparteko energia transmititzen dute, eta koruen botereari (The witch, Phantasmagoria edota AOR kutsuko Bring on the night) zenbaitetan teklatuen presentzia gehitu behar zaio. Beste batzuetan Edguy taldearen gogortasuna ere gogora ekar dezakete. Epikotasun berezi horrek Power ballad eder bat ere badakar diskoaren amaieran: Everybody’s here until the end). Power Metal disko borobila dugu hauxe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: