Ongi etorri
Kaixo,
euskal blogosferan zeozer gehitu ahal dugulakoan, hona gure abentura berria. Egia esan, momentuz ez dakigu zenbatero idatzi ahal izango dugun. Baina argi ditugu helburuak: euskal foklorea zabaldu, ikertu edota landu egiten dutenen berri eman. Honen inguruan, egutegia osatu nahi dugu, urtean zehar gertatuko direnen berri emateko, betiere foklorearen munduan.
Hutsuneak izango dira, hemen gure txokotik ikusten duguna baino urrunerago heltzen saiatuko gara, baina beti ez dugu lortuko. Barkamenak aurretik.
Hasteko eta behin, ez galdu helbide hau: www.dantzanet.net , bertan Bizkaiko dantza tradizionalak banan bana agertzen dira, oso ondo landuta. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak kudeatuta, bertan foklore ajenda (Bizkaikoa) agertuko zaizu, baita zenbait dantza taldeen egutegia ere.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: