izarrik ederrena eta ni

ezinbaitut 1456132645640 ezin baitut!! | 2007-01-08 20:10

Larunbateko gaua ezin hobeto amaitu zen: izarrik ederrena eta biok batera.

Barrez, alaitasunez... ekin genion bideari. Banekien izar iheskorra zela eta alde egin aurretik momentu oro aprobetxatu nahi nuen bere ondoan. Ihes egiterik nai ez zuela iruditu zitzaidan hasieran eta elkarrekin egin genuen bidea luzatu nahian zebilela atzeman nuen.

Itzaltzen hasi zenean, bidea berarekin jarraitu edo ez zalantzati geratu nintzen. Hala ere ez nuen izarraren diztira luzatu nahi izan, bide labur horrek iraun zuen bitartean islatu zuen edertasunaren oroitzapenarekin geratzea hobe zela ohartu nintzen.

Berriz ere zalantzati jokatu nuen arren biderik egokiena hautatu nuelakoan nago.


Utzi iruzkina: