...
Oinak berriz ere ez zauritzeko ez dut aurrera pausorik ematen, ez bustitzeko ez dut bainurik hartze, zure oroitzapenekin ez itotzeko iraganean igeri ez egitea erabaki dut. Zure ahotsa ez entzuteko ez naiz etxetik tapoiak jarri gabe irtetzen, beldurrik ez izateko ez dut begirik ixten lokartzean. Zurekin ez gurutzatzeko nere logelatik ez irtetzea erabaki nuen denbora batez, zu ikustean denbora izoztu ez zedin ni neu izoztu behar izan nintzen. Zu berriz ere ez agobiatzeko agur soil batekin konformatu naizela sinistaraziko dizut, munduak arrazoi zuela eta ni erabat gaizki nenbilela. Nola lokartzen zaren gertutik ez ikusteko ez dut amesten jarraituko. Guda gelditzeko 1000 zapi zuri eramango ditut, ez nekatzeko ez naiz altxatu ere egingo, gaur berriz ere ez galtzeko ez naiz etxetik aterako.
Bidez ez konfunditzeko duelta urte bete geldirik nagoela.
...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: