beti bezala

ezinbaitut 1456132645640 ezin baitut!! | 2007-01-02 17:01

Urte berria hasi da jada. Urteroko hamabi kanpai-hotsek eman diote ongi etorria. Gehienok etxean geunden, beti bezela mahai inguruan hontaz edo hartaz solasean. Sofan eseri gara beti bezala, amamak mahatsa zuritu behar izan du eta osabak ezin izan ditu guztiak jan, beti bezala.

Kalera jaitsi garenean guztiak berdin jarraitzen zuen: tabernako seguratari txorradaren bat esan diot, korroaren erdian jarri naiz, batek baino gehiago "ya esta haciendo el payaso" pentsatu du ziur eta horregatik komunera alde egin dut une batez, pentsamendu hori burutik kentzeko asmoz.

Ezin izan dut gau guztian begirada bere gainetik kendu, beti bezela. Urte berri hontan ere nire ondoan ez izateak suposatuko duen mina etorri zait burura, eta bihotzeko taupadak gelditzen sentitu ditut une batez. Bere barnean ezer ez dela aldatu badakit, baina... ezin izan dut begirada bere gainetik kendu, beti bezela.

Lehengo jaia amaitu da, eta denak berdin jarraitzen du, eta urte guztia hala izango dela pentsatzeak ez dit batere sentimendu pozgarririk ekartzen. Lortuko ote dut aurten ezer aldatzerik?

Urte berri on danoi!!

 


Utzi iruzkina: