“Zenbatetan ahantzi ditugun egindakoak, esandakoak…bizitakoa akatuz”.
Ez dut neure burua inoiz zinefilotzat hartu, baina pelikula bat ikusten dudan bakoitzean, nahigabean, gogoetan hasten naiz, edo, beste batzuetan, pelikularen amaierak nire imajinazioari hasiera ematen dio, istorio berberetik beste mila pertsonai berri sortuz…
Azkenaldian ikusi ditudan pelikuletatik Memento da agian gehien inpaktatu nauena, zaila delako pertsonaiaren antza duten ezagunak ez izatea.
Memoria galtzea egon daiteken zigorrik gogorrenetakoa da. Ez duzu berezko minik sentitzen, itxuraz.
Bizitakoa, ondokoek gogoratzen dizutelako ipuin baten moduan entzuten dituzu, benetazkoak ote diren ziur egon gabe.
“Zenbatetan ahantzi ditugun egindakoak, esandakoak…bizitakoa akatuz”.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: