mozzila-firefox

evaristo 1456132630897 bidaiatzen | 2008-03-06 20:39

FIREFOX

 

 Mozzila Firefox interneteko nabigatzaile aske bat da.. Microsoft-en software hau urteetan gauzatu eta hobetutako proiektua da 2004.urtean lortu zuelarik merkatuan harrera arrakastatsuena. Arrakasta honen arrazoiak nabigatzaileak eskaintzen dituen baliabide desberdinak dira:  arintasuna da Firefox-en ezaugarri nagusia, gainera zenbait hizkuntzetan eskaintzen ditu bere zerbitzuak (euskara ere), pop-up blokeadorea duenez segurtasuna bermatzen du eta pertsonalizatzeko erraza da. Bestalde, nabigazioa fitxen bitartez burutzea ahalbidetzen duenez txukunago ibili gaitezke internet explorer ohiko nabigatzailean ez bezala leiho desberdinak aldi berean leiho berdinean irekiak  edukitzea onartzen duelako. Azken ezaugarri honek nabigazio ordenatuagoa ziurtatzeaz gain, beste programetan erosoago ibiltzea ere bideratzen du informazio bilketa erraztuz. Aipagarria da ere, Mozzila Firefox-ek dituen bezeroen kopurua etengabe handitzen ari denez egunero bere zerbitzuak hobetzen dabilela nabigazioa geroz eta erosoagoa eta errazagoa bilakatuz.


Utzi iruzkina: