Blog interesgarriak!

evaristo 1456132630897 bidaiatzen | 2008-05-29 18:07

 Zenbaitetan aipatu dudan moduan, internetek ez dit orain arte interes handirik piztu. Horregaitik 5 blog komentatzeko eskatu digutenean haria nondik hartu ez nekiela aurkitu naiz: googeleko lehiotxoan "blog cine" ipini eta beharrez hasieran, kuriositatea piztu zait lehenbiziko blogean sartu naizenean. Ordu t'erdiz blog desberdinak ezagutu eta  jende pilo ezaugutu dudanaren sentsazioa bizi dut, blogak pertsonek pertsonen aurrean ezkutatzen dituzten gauza pilo azaleratzeko lekua bilakatu dela ohartuz.

Blogdecine zinemaren inguruko bloga da. Estreinaldi eta zinemaldi desberdinetaz hitz egiten da bertan. Gainera iritzi artikulu desberdinak ipintzen dituzte sarelariak hauen inguruan eztabaidatzeko.

Holtzarte Kasualitatez topatu dudan txoko hau blogen benetako mamia erreflexatzen du. Anonimo baten gogoetak eta sentimenak biltzen ditu poesia, narrazio edo iritzi artikuluekin.

Hitz egiteko modu bat BeƱat Sarasolaren bloga da. Benetan miresten dudan idazalea da, baina bere bloga baino bertan dituen loturak iruditu zaizkit interesgarri...

Ametsen atzetik nabil blog desberdinetatik ibiliz ,linkak klikatzeaz nazkaturik, azkenengo ordu laurdenean gustora irakurri dudan blog bakarrra da. Hala ere, gehien harritu nauena blogean bertan liburu desberdinak pdf formatoan jeisteko aukera dugula da.

Didgeridoo-a gure artean gutxi ezaguna den instrumentua da. Txikitan herriko hondartzan soinu berezi hura entzun eta barrenak irakitu zizikidala gogoratzen dut. Gustoko dudanez, bisitatzen dudan blog gutxienetako bat ipini dizuet. Ingelesez izan harren ez da zaila ulertzeko. Zenbait talde, kontzertu eta tailerretaz informazioa eskeintzen du.  Baita  bestelako informazio eta bideoak ere.


Utzi iruzkina: