Maiatzaren 5ean HUHEZINEMA film laburren lehiaketa zela eta, Aizpea Goenaga aktore eta zuzendaria aktoreen zuzendaritzaren ingurukotailerra eskeini zuen. Benetan interesgarria izan zenez, eta gutxi batzuk bakarrik hurbildu ginenez, laburpena ipini dizuet Web2.0-ko azken lanak amaitzeko.
Areto nagusiko aulki hotz batean iseri nuen nere nekea. Ondoan ez nuen inor, inork ez zuelako interesik tipa baten“txapa” entzuteko; horixe zioten klasera joan zirenlagunek, beren hitzetan estropozu egiten zutela ohartu gabe: txaparik entzun ez nai eta nora joan, eta klasera...
Zirudienez, ez nintzen komentario xelebreak egiteko ondoan aulki huts bat zuen pertsona bakarra. Hala ere, burua aurkeztu eta aulki hutsaren konpainia ahantzi nuen, Aizpearen dinamismoarekin aspertzeko astirik ez nuela izango ohartu nintzelako.
Aizpeak, kastinetan pertsona bakoitzarekin nola jokatu behar dugun azaldu zuen, zenbait ikaslerekin praktikara eramanez: bere hitzetan,kastinetan argi eduki behar dugu aurrean dugun pertsonarengatik lortu nahi duguna, hura ateratzeko. Hortarako topikoengatik alde egin behar dugu, aktorea aztertu ondoren (datu bilketa) harekiko jarrera zehatz bat hartuz: esaterako, aktorea negar egitea lortu nahi badugu ez diogu negar egiteko esan behar, negarra sortuko dion egoera bat sortu baizik; naturaltasunez bere mundu emozionalaz baliatu gaitezke bilatzen dugun egoera konfliktiboa lortzeko.
Bestalde, gidoian zein ensaioetan, aktoreari bere pertsonaia zehaztasun handiz deskribatu behar zaio, esaldi bakoitzaren intentzioa argi azalduz, aktoreak eduki ditzazkeen ideiak ere entzunez eta lehenbizi iserita eta ondoren altxatuta ensaiatuz.
Ensaioak dosifikatuak izan behar dira, eszena eta hitz esanguratsuenak direlarik ensaioetan errepikatu beharrekoak, eta sekuentziaren hasiera eta amaiera une garrantzitsuenak direla kontutan hartuz (arko dramatikoa).
Gomendio eta adibideetaz gain laburmetrai bat ere ipini zuen aktoreak gidoia irakurtzen duenean edo benetan interpretatzen duenean dagoen aldea somatzeko: HUIDA.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: