Wikipedia
Aspaldi erabiltzen hasi nintzen tresna da Wikipedia, baina gaur arte ez dut jakin zertan datzan, nola sortu zen, nola funtzionatzen duen eta elikatzen den. Harrituta geratu naiz, eta lehenengo bururatu zaizkidan hitzak, fidagarritasuna eta akatsak izan dira. Baina momentuan azaldu didaten bezala; egia da bai, munduko entziklopedia guztiek dauzkate akatsak, Wikipedia barne, baina Wikipedia beste guztiak baino azkarrago zuzendu daiteke. 2004ko Tsunamiarenak argi usten du erreminta honen balioa eta erabilgarritasuna. Bestalde eta pare bat buelta eman ondoren beste hitz hauek etorri zaizkit burura; gaurkotasuna, aniztasuna, unibertsaltasuna…
Wikitravela ere interesgarria eta erabilgarria izan daitekeela iruditu zait, frogatu egin beharko da, kuxkuxeatu eta baloratu.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: